20 kirol diziplina baino gehiago udan
'Uda 2026' programaren baitan, 17 urte arteko haur eta gazteek kirolaz beteriko udaz gozatzeko aukera izango dute.
Bueltan da udan kirola sustatzen duen programa, Uda 2026. Aurtengo eskaintza oso zabala izango da, 20 kirol diziplina baino gehiago probatzeko aukera izango baitute, ekainetik abuztura bitarte. Ikastaroak 17 urte bitarte haur eta gazteentzat izango dira, eta honela udan ere kirola egiten jarraitu ahalko dute. Aurtengo kanpainan, igeriketa, surfa, piraguismoa edo stand up paddle bezalako uretako kiroletatik hasi eta futbola, squash-a, gimnasia erritmikoa, xakea, atletismoa edo hipika bezalako aukeretaraino.
Ikastaroak udal instalazioetan antolatuko dituzte, eta Borja Olazabal Kirol ordezkariak hiriko klubek egin duten ahalegina eskertu dizkie. Interesa dutenen haurren eskaria urtetik urtera handitzen doala zehaztu du Olazabalek. “Ariketa egiteak mesede egiten dio Irungo gazteriari, bere hazkunde pertsonalari eta garapen fisiko eta mentalari”.
Ikastaro guztien informazioa eta ordutegiak hemen kontsulta ditzakezue. Izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta hiriko klubetan bertan egin ahal izango dute.

