Sandra Piñeirok emakumeen elikadura, osasuna eta kirola izango du hizketagai
Datorren asteartean, hilak 23, Palmera Monteroko 5. aretoan izango da hitzaldia 18:30ean hasita, sarrera librea da.
Txingudiko Elkarte Feministak emakumeen elikadura, osasuna eta kirola lantzeko hitzaldia antolatuko du datorren asteartean, hilak 23, Palmera Monteroko 5. aretoan. Bertan, Sandra Piñeiro nutrizionistak eta arraunlari ohiak hiru elementu hauen arteko harremana azalduko ditu ikuspegi integral batetik eta ongizatea pisuaren arabera soilik neurtzen duten ikuspegiak zalantzan jarrita. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da.
Hitzaldi hau ez da lehenengo hitzaldia izango, hilabeteotan hainbat antolatu baititu elkarteak. Hitzaldi zikllo honen helburua emakumeen osasunarekin, kirolarekin eta ongizatearekin lotutako gaiak ikuspegi feministatik lantzea da, hausnarketarako eta ikaskuntzarako guneak sortuta. Egun, emakume askok gorputzarekin zerikusia duten mezu sozial ugari jasotzen dituzte, eta horiek eragin negatiboa izaten dute askotan.
Saio honetan elikadura eta kirola ikuspegi osasungarriago eta jasangarriago batetik lantzeko gakoak eskainiko ditu Piñeirok. Gorputzaren itxurari lotutako presioetatik urrunduta eta zaintza, ongizatea eta epe luzeko osasuna lehenesteko gakoak azalduko ditu.

