Aurten bai, gabarroia hondartzan dago
Uda denboraldia hasi da, eta harekin batera, 14 urteren ondoren, gabarroia bueltan da.
Aurtengo denboroaldia ekainaren 15etik irailaren 15era luzatuko da. 2012az geroztik, Hondarribiko hondartzak ez du gabarroirik izan. Bertaratzen diren gazte eta helduentzako puntu garrantzitsua izan da beti gabarroia, bertara igeriz iristeko, bertan jauzi pare bat egiteko, eta ondoren, hondartzara itzultzeko. Urteak ziren Hondarribiko Udalak gordeak zituela, eta beste hainbat urte ziren herriak gabarroiaren presentzia eskatzen zuela. Uda denboraldia hasi da jada, eta gabarroiak garaia amaitu arte iraungo du.

