Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Super Amara BATeko emakumeak Espainiako zazpigarrenak izan dira

Gizonezkoen taldea nagusitasunez gailendu zen Durangon, eta Lehen Mailan jarraituko dute datorren denboraldian.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/06/15

Asteburu bikaina izan da Super Amara BATeko atletentzat. Emakumezkoek eta gizonezkoek helburu bana zituzten Kluben Liga Nazionalaren azken jardunaldirako, eta bi taldeek aurreikusitako helburuak bete dituzte. Eta nola bete, gainera. Honela, Super Amara BAT Espainiako talde garrantzitsuenetarikoa dela erakutsi dute aurtengo Kluben Liga Nazionalean.

Emakumezkoen taldeak historia egin du. Hirugarren urtez, Espainiako zortzi talde onenen artean izan da. Eta ez hori bakarrik, Espainiako zazpigarrenak izan dira, klubak inoiz lortu duen posturik onena lortuta. “Emakumezkoen denboraldia historikoa izan da”, adierazi du klubak. Aurreko bi urteetan finalera sailkatzeko txartela eskuratu zuten, baina finalean zortizgarrenak izan ziren. Aurten, ordea, zazpigarrenak izan dira seigarrenarekin berdinduta eta laugarren taldearengandik soilik bi puntura. 

Hirugarren jardunaldia Iruñean jokatu zuten, eta bertan Douae Ouboukirrek nagusitasunez irabazi zuen 3.000 metroko oztopo lasterketa. Lehenengo izateaz gain, Espainiako hamaisegarren marka historiko onena lortu zuen. 4×400 erreleboetan, bigarrenak izan ziren, taldeko marka onena ezarrita. Aslim Quiala eta Olaia Becerril hirugarrenak izan ziren pertikan eta luzeran, hurrenez hurren. Beste taldekideak ere podiumetik kanpo egonda ere, emaitza onak eskuratu zituzten sailkapen orokorrean balio handia izan zutela.

Beste urte batez Lehen Mailan

Emakumezkoen taldeak Ohorezko Mailan denboraldi aparta egin badu ere, gizonezkoen taldea ere kontent da aurten lortutakoarekin. Helburua mailari eustea zen, eta Durangon jokatuko hirugarren eta azken jardunaldian nagusi izan ziren. Larunbatean lortutako puntuak balio handikoak izan ziren, eta horiei esker, bederatzigarrenak izan dira. 

Guztira bost garaipen lortu zituzten. Abiadurazko probetan, Alejandro Per eta Ander Aramendi iristen lehenak izan ziren 200 metroko eta 3.000 metroko probetan, hurrenez hurren; bestalde, Iker Arozena ere nagusi izan zen luzerako proban. Jaurtiketetan bi garaipen eskuratu zituzten bidasoarrek: Alejandro Esteban jabalinan eta Bruno Cagigos diskoan.

Aritz Zuazo altueran eta Mario Estanga pertikan podiumeko bigarren koskan izan ziren. Eta azkenik, lau hirugarren postu lortu zituzten Super Amara BAT taldeko gizonek. Iker Piñeira 100 metrotan, Eñaut Arburua 400 metro hesietan eta Gonzalo Tamayo pisuan hirugarrenak izateaz gain, marka pertsonala hobetzea lortu zuten hirurek. Emakumezkoetan bezala, 4×400 erreleboetan emaitza positiboa izan zuen gizonezkoen taldeak; nahiz eta, kasu honetan hirugarrenak izan, klubeko emaitzarik onena lortu zuten. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.