'Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024)' liburuaren aurkezpena, Kabigorrin
Datorren ostegunean, hilak 11, Iñaki Lopez de Luzuriagak eta Iñaki Alegriak liburu berria aurkeztuko dute, 19:00etan.
Iñaki Lopez de Luzuriaga eta Iñaki Alegria wikilariek idatzitako azken da Palestina eta Ekialde Hurbila sutan (2023-2024). Datorren ostegunean, hilak 11, liburuaren aurkezpena egingo dute Kabigorrin, 19:00etatik aurrera. Bertan, liburu berriaren xehetasunak kontatuko dituzte bi wikilariek. Sarrera librea izango da.
Lan honen bidez, Euskarazko Wikipedian egindako kronika bildu dute, eta Gazako genozidioaz eta Ekialde Hurbilean Israelek egindako erasoen artikuluak paperera eraman dituzte wikilariek.

