Adinekoak dantzan jarriko ditu Tsunami Orkestrak
Sanmartzialak girotzeko aurtengo Zabaltza plazako kioskoko dantzaldiak aurkeztu dituzte; lehenengo emanaldia, etzi, 18:00etan.
Adinekoak prest daude aurtengo sanmartzialak dantzan hasteko. Ostiral honetan, hilak 5, Tsunami Orkestrak kioskoko dantzaldiei hasiera emango diote, 18:00etan. San Martzial jaietako adinekoentzako lehen jarduera izango da, eta ohi legez jende ugari biltzen da kioskoaren inguruan. Ostiralekoaz gain, beste bi emanaldi egingo dituzte datozen hilabeteetan. Abuztuaren 14an, Remember taldeak gaua girotuko du, 22:00etan hasita; eta urriaren 4an, Tsunami orkestrak bigarren emanaldia eskainiko du, 18:00etatik aurrera.
Kioskoko dantzaldiak adinekoak gehien estimatzen duten jarduera izan ohi da, “gero eta maizagoa eskatzen dituzte dantzarekin zerikusia duten jarduerak”. Bide beretik, Josu Iguiñiz Gizarte Ongizateko ordezkariak argi du jarduera fisikoa eta bizitasuna handitzeko terapiarik onena dela. “Gero eta jende gehiago animatzen da parte hartzera, eta Zabaltza plaza adinekoentzako topagune bihurtzen da horrela”, gehitu du.
Udalak Zabaltza plazara hurbiltzeko deia egin die adinekoei, jarduera ugariz beteta datorren ekainari hasiera emateko. Eguraldi txarra eginez gero, bertan behera utziko dute dantzaldia.

