Sanmartzialetako kontzertuetan mugikortasun murriztua dutenentzako plataforma bat jarriko dute
Aurten ere, San Juan plazako kontzertuak ikusteko plataforma jarriko dute; izena eman beharko dute aldez aurretik.
Udalak kultur programazioa inklusiboa eta irisgarria izan dadin, aurten ere, mugikortasun murriztuko pertsonentzako plataforma bat jarriko dute San Juan plazako kontzertuak gertutik bizitzeko aukera izan ditzaten. Plataformak 20 pertsonentzako tokia izango du, eta sarbidea kontrolatuta egongo da. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko dute, honako formularioan:
-
Puro Relajoren kontzertua (ekainak 6): ekainaren 4a arte.
-
Mikel Erentxunen kontzertua (ekainak 12): ekainaren 10a arte.
-
Chenoaren kontzertua (ekainak 19): ekainaren 17a arte.
-
Henry Mendezen kontzertua (ekainak 27): ekainaren 25a arte.
-
Jamaica Showen kontzertua (ekainak 28): ekainaren 26a arte.
Ekainaren 23ko San Juan sua ikusteko ere aukera izango dute, eta hilaren 21ra arte izena eman dezakete.

