Unai Emery, bosgarrenez txapeldun Europan
UEFA Europa League lehia inoiz gehien irabazi duen entrenatzailea da, bost txapelketarekin. Aston Villak 0-3 irabazi zion Friburgo talde alemaniarrari.
RTVE.es ataritik ateratako argazkia Berriro altxa du Unai Emeryk UEFA Europa Leaguea. Bost titulu ditu jada, eta bera da inoiz gehien irabazi dituen entrenatzailea. Oraingoan, Aston Villarekin izan da garailea, Friburgo talde alemaniarraren aurka. Hiru goleko abantailarekin irabazi zuten, erraz. Istanbulen izan zen atzoko partida, eta jada lehenengo zatian bi gol sartu zituen Birminghamgo taldeak.
Emery historiako lehen entrenatzailea da Europako txapelketa hiru talde ezberdinekin irabazten dituena. 2014, 2015 eta 2016 urteetan Sevillarekin irabazi zuen lehia. Ondoren, 2021ean Villarrealekin, eta orain, Aston Villarekin. 2029. urtera arte dauka kontratua entrenatzaile hondarribiarrak.
Premier Leaguean laugarren postua bereganatu du Aston Villak, partidu baten faltan. Ligako postuagatik hurrengo urteko Champions Leaguera sailkatu den arren, Europa Leaguea irabazteagatik ere plaza hori lortu dute. Urtea ez zuen momentu onean hasi, baina denbora aurrera joan ahala, onera joan dira, 25 urteren ondoren beste titulu europear bat lortuz.

