Txanika garaile Grand Slam Donostiako lehen jardunaldian
Hormaetxearekin batera gailendu zen Julen Basterra 'Txanika'. Kanpandegik aldiz, ez zuen bere partida irabazi.
Grand Slam Donostia abian da, eta larunbatean izan ziren lehen partidak. Hondarribiak presentzia izan du, bertan izan dira eta Julen Basterra Txanika eta Oier Kanpandegi Kanpan puntistak. Txanikak Hormaetxearekin batera egin zuen bikotea, eta Kanpanek Victorrekin. Lehenak, 15-14 eta 15-10 irabazi zuen partida, eta Kanpanek, aldiz, 12-15 eta 11-15 galdu zuen, Urrutia eta Ekhiren aurka.
Carmelo Balda frontoian jokatu dituzte partidak. Hurrengo jardunaldiak maiatzaren 23an (larunbata), 30an (larunbata) eta ekainaren 6an (larunbata) jokatuko dira, denak frontoi berean. Finala ekainaren 13an, larunbata ere, jokatuko da.

