Euskal selekzioarekin Munichen izan dira arraun elkarteko sei gazte
Manex Larretxea, Oier Bravo, Telmo Gaztelumendi, Ekhi Sistiaga, Oihan Zeberio eta Iker Colas izan dira Alemanian, zortzikoan lehian.
Hondarribia Arraun Elkarteko sei gazte Munichen izan dira asteburuan, euskal selekzioarekin lehian. Manex Larretxea, Oier Bravo, Telmo Gaztelumendi, Ekhi Sistiaga, Oihan Zeberio eta Iker Colas izan dira Alemanian, zortzikoan lehian. Aurrean, arraunlari alemaniarrak, kroaziarrak eta austriarrak izan dituzte, besteak beste. Lehian bosgarren gelditu dira azkenean.

