Bereau eta Txanika aurrez aurre lehiatuko dira igandean

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako Zesta Puntako banakako finalak izango dira igandean Jostaldi pilotalekuan. Hondarribiko bi puntistak elkarren artean lehiatuko dira.

Hondarribiko Pilota eskola Zesta Punta Kadeteak Zestako bi partida jokatuko dituzte gaur Jostaldin

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako Zesta Puntako banakako finalak izango dira igandean Hondarribian, Jostaldin. Guztira lau partida jokatuko dira, eta bertan bi puntista hondarribiar izango dira. Haien artean lehiatuko dira Mattin Bereau eta Julen Basterra Txanika, nagusien mailan. 

Hurrengo partiduak izango dira igandean:

Zesta-punta banaka, kadeteak:
BEOTIBAR – Oier Sarasola Arana
DANOK BAT – Erik Agirregomezkorta Prieto


Zesta-punta banaka, jubenilak:
DANOK BAT – Alain Agirregomezkorta Txurruka
ZUMAIA – Mikel Silveti Egaña


Zesta-punta banaka, nagusiak:
HONDARRIBIA – Mattin Bereau Sagarzazu
HONDARRIBIA – Julen Basterra Larzabal


Zesta-punta banaka emakumeak, nagusiak:
GAZTELEKU – Naroa Merino Pineda
DANOK BAT – Maite Ortiz de Mendibil Beltran de Heredia

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.