Asfaltatze lanak direla eta, errepidean mozketak ostegun eta ostiralean
Foru kalean, Minasoroetan eta Baserritar etorbidean izango dira lanak, besteak beste.
Mantentze lanak egingo dituzte bihar eta ostiralean errepidean, eta, beraz, hainbat mozketa egingo dituzte. Hondarribiko Udalak hurrengoa adierazi du:
Osteguna, maitzak 7
Lanak Foru kalean egingo dira. Goizeko 08:00etan hasita, errepidea noranzko bakarrean itxiko da: lehenik La Muelatik Arrokarako norabidean, eta ondoren kontrako noranzkoan. Trafikoa Minatera kaletik desbideratuko da, behin-behineko saihesbidea erabiliz. Lanak 18:00etarako amaitzea aurreikusten da.
Ostirala, maiatzak 8
Lanak Baserritar etorbidean, Haizeleku eta Soroeta kaleen arteko bidegurutzean, eta Minasoroeta kalean egingo dira. Goizeko 08:00etan hasiko dira Baserritar etorbidean, eta ondoren Haizeleku kalean jarraituko dute. Ez da errepidea erabat itxiko; txandakako trafikoa ezarriko da.
Azkenik, Minasoroeta kalean egingo dira partxeoak. Txandakako trafikoa mantenduko den arren, une jakinetan zirkulazioa aldi baterako etetea beharrezkoa izan daiteke. Kasu horietan, trafikoa ordezko ibilbideetatik bideratuko da.
Lanak 14:00etarako amaitzea aurreikusten da.

