Taberna Ibiltaria, larunbatean
Talde bizkaitarrak Portua auzoko kaleak girotzen ditu urtero, euskal kanten dozenaka bertsio interpretatuz.
Urteroko data markatua da askorentzat Taberna Ibiltariaren etorrera. Aurten, ez da gutxiago izango, eta larunbat honetan izango da taldea Portua auzoko txoko ezberdinetan. Hogei bat musikarik osatzen dute taldea, eta Bizkaiatik hurbiltzen dira urtero, Alaiki elkartearen eta udalaren ekimenez. Bertsioak jotzen dituzte, hala nola Oskorri, Mikel Laboa, Ken Zazpi eta beste dozenaka musikari edo talde.
Haiekin batera abestera gonbidatzen dute hurbiltzen den edozein. Horretarako, abestiz beteriko liburuxkak banatzen dituzte, bertan elkartzen diren ehunka pertsonek haiekin batera kanta dezaten. Eguerdian eta arratsaldean izango dira herriko kaleetan. Eguraldiak lagundu dezalaren itxaropena gordetzen dute hondarribiar askok.

