Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Abotsanitz eta PSE-EE, Mendeluenearekin pozik

Mendeluk eraikina merezi zuela diote bi alderdiek, baina PSE-EEk azpimarratzen du konpromiso politiko totala behar duela auzoak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/04/22

Mendeluenearen irekierak hedabideen foku asko jaso ditu, eta herrian ahoz aho zabaldutako berria izan da. Hondarribiko Udalaren ekimenez ireki da eraikina, eta udala osatzen duten alderdi politiko batzuk hortaz mintzatu dira. Abotsanitz eta PSE-EE ados agertu dira. 

Herri batzarrak ospatu egiten du Mendeluenearen irekiera. “Espazio hori, erreferente bilakatu daiteke gizarte kohesiorako, bai eta auzoen dinamizaziorako ere. Eraikin honek argi erakusten du zerbitzu publikoak auzoen bihotzera hurbiltzeko apustu sendoa, hiriaren komunitate-bizitza indartzeko asmoarekin”, adierazi du Abotsanitzek ohar bidez.

Udal gobernuko udal taldearentzat Mendeluenea “herritarren bizi kalitatea hobetzeko bideratutako politika publikoen adibide” bihurtu da, “komunitate loturak indartuz”. Abotsanitzek gogorarazi nahi izan du 2025eko martxoako udalbatzan EAJk Opengelaren aurka bozkatu zuela. “Harridura handia eragin zigun orduan, baina boto horrek abiatu zuen ondoren oposizioan eramandako ezetzaren politika, auzokideekiko sentsibilitate falta erabatekoa eta alderdiaren interesa, interes orokorra eta ongizate kolektiboaren gainetik jartzen dituen jarrera agerian utziz”.

Herri batzarraren ustez, EAJren agintaldietan bazter batean gelditu zen Mendelu, eta “horren adibide dira” Mendelu ere Hondarribia da leloak, auzoan zehar ikusi daitezkeenak. “Mendelu auzoak oso beharrezkoak dituen zerbitzuen garapenerako oztopoa izan zen EAJren kontrako botoa”. Orain, Mendeluenearen irekierarekin, uste dute zor historiko bat “kitatu dela”, ba9n oraindik bide luzea dagoela egiteke.

Herritarrak erdigunean jartzen dituzten politika publikoekiko duten konpromisoa berretsi nahi izan du Abotsanitzek. “Auzotar guztiak gonbidatzen ditugu espazio berri hau bere egitera eta bertako jardueretan modu aktiboan parte hartzera”.

PSE, ados, baina eskaerekin

PSE-EEk ere positibotzat jo ditu Hondarribiko Udalak egindako erosketa eta zahar berritze lanak, ondoren Mendeluenea irekitzeko. “Opengelaren proiektua irekitzeko beharrari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailaren laguntzarekin bultzatutako proiektua da, auzoaren zuzkidura-beharrei erantzuteko helburuarekin”, adierazi dute sozialistek. 

PSEk argi du urrats garrantzitsua dela mendeluarrentzat, “administrazioa herritarrengana hurbiltzeko eta hiri hobekuntzako eta birgaitzeko prozesuak errazteko apustuaren emaitza baita”. Hala ere, sozialistek adierazi dute ekipamenduaren eta bere funtzionamenduaren inguruko informazioa falta dela, eta hori bera deitoratu diote udal gobernuari. 

“Ezin dugu ahaztu Mendeluk esku-hartze integrala behar duela”, adierazi dute sozialistek, eta hainbat gai zerrendatu dituzte, hala nola “etxebizitza batzuen egoera, zonaldeak jasaten duen trafiko handia, uholde-arriskua eta urteetan garapena baldintzatu duten zailtasunak”. Hainbat udalbatzetan Mendeluren inguruko proposamenak egin izan ditu PSEk, eta beti defendatu izan dute Mendelun konpromiso politikoa behar dela, ez jarduera isolatuak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.