Euskal Herrian izandako erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Basaurin, Berrizen eta Donostian izandako eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, hilak 14, San Juan plazan, 20:00tan.
Bidasoko Asanblada Feministak Euskal Herrian azken asteetan izandako eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar, hilak 14. Apirilaren 1ean, Basaurin (Bizkaia) bikotekideak emakume bat indarrez erail zuen; eta hilaren 6an, Berrizen (Bizkaia), aldiz, gizon bat atxilotu zuten bikotekidea labana batekin hiltzen saiatzeagatik. Azkena, azken egunotan Donostian bortxaketa bat eta beste bortxaketa saiakera bat egon dira.
Euskal Herrian azken asteetan erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 20:00etan. “Ez bat gehiago, ez bat gutxiago. Nahikoa da!”.

