Ahoztar Zelaieta, Pradalesi buruz, Olagarroren eskutik
'El Pradalismo: El ocaso de los JoBuBi' liburuaz mintzatuko da kazetaria, ostiralean Kultur Etxean.
Ahoztar Zelaietak bere El Pradalismo: El ocaso de los JoBuBi liburua aurkeztuko du ostiralean, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Olagarro Kultur Elkarteak antolatu du hitzaldia.
Kazetaria da Zelaieta, eta hainbat ikerketa egin ditu azken urteetan, ondoren liburu moduan argitaratuz, hala nola Jóvenes Burukides Bizkainos, El narco-oasis vasco, La Ertzaintza que viene eta Residencias SA. “Ekitaldiak egilearen lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du, baita haren azken liburuaren inguruko solasaldi batean parte hartzekoa ere”, azaldu du elkarteak. Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.
Olagarroko kideek, “tokiko esparruan eztabaida kultural eta politikoa sustatzeko eta hausnarketa kolektiborako guneak bultzatzeko helburuarekin” antolatu dute egitasmoa. “Lan horretan, egileak modu kritiko eta analitikoan aztertzen du Pradalismoa deitzen duen fenomeno politiko eta soziala, baita JoBuBi deiturikoen bilakaera eta gainbehera ere”, gehitu du elkarteak.

