34.000 bidaiari izan dira aireportuan martxoan zehar
Iaz baino bidaiari gutxiago izaten ari dira Hondarribiko aireportuan.
34.000 bidaiari baino gehiago izan dira Hondarribiko aireportuan martxoan zehar. 423 hegazkin mugimendu izan ziren bertan, hau da, aireratze eta lurrartze. Datuak, aurreko urteko hil berdinarekin alderatuz, okerragoak dira. Bidaiari kopurua %8,8 jaitsi da, eta hegazkin mugimendua %6,6.
Urte hasieratik, 1.066 mugimendu izan dira, iaz baino %8,2 gutxiago. Bidaiari kopuruari begira, 88.619 pasa dira bertatik, berriro ere, iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuz, gutxiago, %5 zehazki.

