Kontsumo kanpainaren erosketa-txartelak banatu dituzte
'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpaina amaierara heldu da; aurten, 587 pertsonak parte hartu dute eta 197 pertsonen artean zozketatu dituzte txartelak.
Kontsumitzaileen Eskubideen Eguna dela eta, amaiera eman diote Kontsumo bermearekin. Erosi Irunen kontsumo kanpainari. Aurtengo ere arrakastatsua izan da, eta 587 pertsonak hartu dute parte, eta 21 merkataritza-establezimenduk. Kanpainan parte hartzeko 21 merkataritza-establezimendutan eskuragarri egon den formulario bat bete behar izan dute lau galderekin. 197k zuzen erantzun dituzte lau galderak, eta horien artean zozketatu dituzte 60, 40 eta 30 euroko erosketa-txartelak.
Zozketa egiteko ekitaldian Cristina Laborda alkatea eta Sandra Caballero kontsumo ordezkari izan dira. “Tokiko merkataritzari kontsumitzaile gisa gure erosketa-erabakietan eman behar diogun laguntza garrantzi handia du, gure merkataritzan kontsumitzea hiriaren eta bere jarduera ekonomikoaren aldeko apustua egitea baita”, adierazi du alkateak.

