Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Atzerapenak izango ditu HAPOaren onarpenak

Begi onez ikusi du Eusko Jaurlaritzak udal gobernuak egindako proiektua, baina doikuntza teknikoak gehitzea direla eta, gehiago luzatuko da prozesua.

HAPOa
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/18

HAPOa azken txanpan sartu da, eta udalak adierazi duenez, aurten aurreikusten dute azken onarpena. Orain, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektua begi onez ikusten duenaren berria jaso du udal gobernuak, baina adierazi dute azken doikuntzak egin beharko direla, eta beraz, aurreikusitako epea luzatu egingo dela. 

“Txostenak balorazio positiboak jaso ditu planeamenduaren hainbat alderdi garrantzitsuri buruz, bereziki Udalak proposatutako hiri-ereduari dagokionez”, adierazi du Hondarribiko Udalak ohar bidez. Gogorarazi nahi izan dute HAPOak hirigintza eremu bakoitzean “Babes Publikoko estandarra betetzea lehenesten duela, hirigintza eredu trinkoago eta anitzago bat proposatuz”. Horren harira, Lurralde Antolamenduaren Batzordeak uste du aurkeztutako proiektuak lurzoru okupazioaren eredua betetzen duela, eta bat datorrela Donostialdea-Bidasoa eremukoarekin. 

Etxebizitza lurzoruaren kuantifikazioari buruz ere, begi onekoa eman du batzordeak. “Gehienez 1.590 etxebizitza berri eraikitzeko ahalmena aurreikusten da, lurralde-plangintzak ezarritako irizpideekin bat datorren kopurua. HAPOak ezartzen du etxebizitza babestuak libreekin batera gauzatuko direla”, azaldu du udalak. 

“Beste arlo batzuetan ere -hala nola hainbat lurralde plan sektorialetara egokitzean, besteak beste ibai eta errekei, hezeguneei, lurzoru agroforestalari edo bizikleta-bideei lotutakoetan-, txostenak adierazten du espedientea bateragarria dela tresna horiekin, eta ez dela oinarrizko eragozpenik planteatzen azpiegiturei eta zerbitzu-sareei dagokienez”.

Ondorioak onak dira, baina badira zuzendu beharreko gauzak. Hainbat ohar eta doikuntza tekniko jaso ditu Hondarribiko Udalak proposatutako HAPOak. Horiek zuzendu beharko ditu prozedurarekin jarraitzeko. “Gai horiek, batez ere, arau-zehaztasunei, sektorekako tresna jakin batzuekin koordinatzeari eta ingurumen- zein ondare-arloko alderdi batzuei buruzkoak dira”. 

Udalak adierazi du jada teknikoak lanean daudela doikuntza tekniko horiek betetzen, eta aurreikusten dutenez gehienez hiru hilabeteko epean amaituko dute.

“Gardentasun falta”

Berri hauen harira, EAJk azaldu du udal gobernuak ez duela inongo informaziorik zabaldu beste udal taldeen artean, eta lehenengo komunikabideei bidali diela informazioa. “Azaldutako informazioak xehetasun falta dauka. Doikuntza teknikoak aipatzen dira, baina ez da azaltzen zein diren egin beharreko aldaketak”, adierazi dute jeltzaleek. PSEk ere EAJren ikuspuntu berdina partekatu du.

EAJk eta PSEk uste dute udal gobernuak aipatzen duen parte hartze prozesua eta gardentasuna ez duela betetzen. “Ez da onargarria udal taldeek horrelako informazioa komunikabideen bidetik jasotzea, udal gobernutik beharrean”. Horregatik, jeltzaleek eta sozialistek batzordearen txosten osoa udal talde guztiei bidaltzea eskatu diete udal gobernuko kideei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.