Alkatea, hilaren 26an Erdialdean
'Alkatea auzoetan' egitasmoaren baitan, Cristina Laborda 17:00etan auzoko kaleetan zehar ibiliko da eta 19:00etan auzo-elkartearen egoitzan izango da.
Hilabetero Cristina Laborda alkateak hiriko auzo bat bisitatuko du, eta hilabete honetan, Erdialdea bisitatuko du. Alkatea auzoetan egitasmoaren baitan, udalak auzo elkarteekin koordinatuta, herritarren ideiak, kezkak eta iritziak bertatik bertara bilduko ditu, eta datorren ostegunean, hilak 26, Erdialdeko bizilagunekin izango da. 17:00etan auzo-elkarteko kideek lagunduta, Erdialdeko kaleetan zehar ibiliko da; eta 19:00etan, berriz, auzo-elkartearen egoitzan bilduko da bizilagunekin.
Otsailean, Cristina Labordak Belaskoenea bisitatu zuen, eta jasotako iradokizun guztiak aztertu ondoren, hainbat konpromiso hartuko ditu udalak. Auzoan poliziaren presentzia handitzea, Paduako San Antonio parkea estaltzea eta petanka pistan hesi bat jartzea maskotak bertara sar ez daitezen eskatu dute bizilagunek.
Azken hilabeteotan, Behobian, Urdanibian, Lapitze-Elitxun, San Migelen, Arbesen, Santiagon, Alde Zaharra-San Juan Anaka-Puianan, Larreaundin, Dunboan, Katean, El Pinar, Anzaranen eta Belaskoenean izan da. Egitasmo honen bitartez, itxuraz txikiak diren proiektuen bidez, parte-hartzean oinarritutako hiri inklusiboa eraikiko dutela adierazi du. Auzotarrek beren proposamenak helarazteko aukera izango dute udalaren webgunean.

