Usaimena lantzeko haurrentzako tailerrak, Lapitzeko Haurtxokoan
4 eta 8 bitarteko haurrentzat antolatutako doako tailerrak izango antolatuko dituzte, lehenengo tailerra martxoaren 21an izango da.
GazteARTEanek bost zentzumenak lantzeko tailerrak antolatu ditu, eta martxotik maiatzera bitarte, usaimena lantzeko tailerrak antolatuko dituzte. Tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira, eta usaimena eta sormena estimulatzeko diseinatutako jarduerak egingo dituzte Lapitzeko haurtxokoan. Usaimen-jokoak, eskulanak eta karta eta lore aromatikoak sortzen ikasiko dute. Tailerrak lau saio izango ditu, eta azken saioan lurrinak erabili ahal izango dituzte artisau-kandelak sortzeko.
Lehenengo saioa hilaren 21ean izango da. Hilaren 28an, apirilaren 18an eta maiatzaren 9an beste saioak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Doakoak izan arren, bertan parte hartzeko udal webgunean izena eman beharko dute martxoaren 17a baino lehen.
Tailerren ziklo honi amaiera emateko ekainean entzumena lantzeko jarduerak antolatuko dituzte San Migeleko haurtxokoan. Horrela, ikasturte honetarako proposatutako mapa sentsoriala osatuko dute.

