
Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia batu ditu M8 Asanblada Feminista Bidasoak egindako martxak. Jende andana bat elkartu da ibilbidean, denon artean emakumeen eskubideen alde borrokatzeko.

Bidasoko Itaiak elkarretaratzea egin du Irungo San Juan plazan, eta faxismoari eta matxismoari aurre egitea urgentziazkoa dela oihukatu dute.

'Egunero behar luke Martxoak 8 izan' lelopean dozenaka lagun bildu dira, diskurtso antifeministak, erreakzionarioak eta misiginoak salatzeko.