Txinzerren arreta bulegoa itxita, martxoan
Hondarribiko arreta bulegoa itxita egongo da martxoan zehar, hortaz, erabiltzaileek ohiko kanalak erabili beharko dituzte kontsultak egiteko.
Txinzerrek jakinarazi du martxoan Hondarribian duen arreta bulegoa itxita egongo dela. Jendeari harrera emateko bulegoa ez da erabilgarri izango; hortaz, erabiltzaileek ohiko komunikazio kanalen bidez egin beharko dituzte kontsultak eta izapideak. 900 11 93 84 telefonoa, txingudi@txinzer.eus posta elektronikoa eta www.txinzer.eus webgunea jarri dute erabiltzaileen esku.
Txinzerrek herritarrei barkamena eskatu nahi die sor daitezkeen eragozpenengatik. Martxoan zehar, Irungo bulegoak normaltasunez jardungo du, eta herritarrek aukera izango dute aurrez aurreko arreta bertan jasotzeko.

