Martxoan, Artiako eta Martindozeneako gaztelekuetara
Martxoa jarduerez beteriko hilabetea izango da, GazteARTEanek tailerrak, jarduerak eta irteerak antolatuko ditu hiriko gaztelekuetan.
GazteARTEanek Artia eta Martindozenea gaztelekuetan martxoan egingo diren jardueren egitaraua aurkeztu du. Gazteek hainbat arlo lantzeko jarduerak eta tailerrak izango dituzte datorren asteartetik, martxoak 3, martxoaren 28ra bitarte. 12 eta 18 urte arteko nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak izango dira, eta horietako asko doakoak izango dira. Izena emateko instagramen bidez edota gaztelekuetako telefonora deituta. Gaztelekuetan bertan izena emateko ere aukera izango dute interesdunek.
Datorren astean eta hurrengoan, martxoaren 8aren baitan hainbat tailer antolatu dituzte gaztelekuetan. Gastronomia, mahai-jolasak, serigrafia, topaguneak… denetarik egiteko aukera izango dute gazteek. Gainera, Bilboko Japan Weekend-era irteera egingo dute martxoaren 21ean. Martxoaren 12an Martindozenea Gaztelekuan eta martxoaren 26an Artiako gaztelekuan IrunBIXI haur eta nerabeen foroaren hileroko topaketa egingo dute. Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.
Martindozenea Gaztelekuan bi gune bereiziko dira ikasturte honetan, adinaren arabera. Ostiral eta larunbatetan, 15 eta 18 urte arteko gazteek proposamenak sortu eta garatzeko gaztelekuaren bigarren solairuan espazio erreserbatua izango dute, 17:00etatik 21:00etara. Bi gaztelekuak asteartetik ostegunera 17.00etatik 20:00etara; eta ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00tara irekita egongo dira.

