'Irun ekintzan' ohorezko saria Didheya enpresarentzat
Didheya enpresa altzarien eta altzairu herdoilgaitzeko elementuak lantzen dituen enpresa familiarra da, eta ekitaldian egindako ibilbidea aintzatetsiko dute.
Datorren ostegunean, martxoak 5, Irun Ekintzan sariak banatuko dituzte Ficoban. Gaur jakinarazi dute Didheya enpresa izango dela aurtengo omendua, Irun ekintzan ohorezko saria jassoko du. Irungo enpresa familiarra altzarien eta altzairu herdoilgaitzeko elementuen diseinuaren sektorean erreferente bihurtu da. Ramos Egizmendi familiak 1972an sortu zuen Didheya enpresa, eta sari honen bidez, izandako ibilbide berritzailea eta oztopoei aurre egiteko gaitasuna aintzatetsiko dute. Enpresa honen produktu nabarmenena tren sektorean zuzendutako neurrira egindako helduleku kurbatuen sistema pertsonalizatua da, eta ekoizpenaren %80a Europako eta Amerikako 55 herrialdetara esportatzen du.
Aurten, Irungo enpresa, erakunde eta gizarte-eragileen talentua, ahalegina eta erraldatzeko gaitasuna berriro ere aitortuko dituzte. Nuria Alzagak, alkateordeak eta Hiri Bultzadarako eta Ekonomia Sustapeneko Ordezkariak, adierazi du sari hauek Irunek berrikuntzarekin, talentuarekin eta etorkizunarekin duen konpromisoaren isla direla.
Sari banaketaren ekitaldia 18:30ean hasiko da. Irungo enpresa berritzailenari ohorezko saria emateaz gain, Proiektu Berritzailearen Saria eta Ideia Berritzailearen Saria banatuko dute. Azken sari honek, 4.000 euroko zuzkidura izango du. Bi sari hauek banatzeaz berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta enpresaren arloetan ospe handiko profesionalak arduratuko dira.

