Elkarrekin Irunek familia topaguneak eragindako kezkak jaso ditu
Familiek egungo kokapenarekin kezkak dituzte, haien ustez, familien topaguneak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen.
Elkarrekin Irunek familia topaguneen erabiltzaileak dituzten familien eskaerak jaso ditu. Familiak kezkatuta daude egungo kokapenarekin, haien ustez, ez da egokia. “Ez ditu betetzen beharrezko baldintzak ordutegiei, azpiegiturei eta zerbitzuei dagokienez, erabiltzaileen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko”, adierazi du Elkarrekin Irunek. David Nuño kaltetutako pertsonekin bilerak egin eta haien testigantzak jaso ditu. “Kezka agerikoa da eta guztiz justifikatuta dago”.
Elkarrekin Irunek azpimarratu du gabeziek kezka eta zaurgarritasun sentimendua sortzen dutela familia erabiltzaileen artean. Kaltetutako familien bozeramailea den Marik azaldu du egoerak ezinegona eta segurtasun eza eragiten duela. “Babestuta sentitzeko espazio bat behar dugu, sarrerak eta irteerak seguruak izango diren lekua eta intimitatea errespetatuko duena”, adierazi du Marik. Elkarrekin Irunek adierazi du kaltetutako familiak laguntzen jarraituko duela. Kaltetutako pertsonek formalki erregistratu dute eskaera bat udalean gaia jorratzeko.
Eusko Jaurlaritzari eskatu dio modu koordinatuan lan egin dezatela premiazko eta eraginkorra den irtenbidea eskaintzeko. “Egungo kokapena berrikustea eta berme guztiak beteko dituena bilatzea eskatzen dugu”, ondorioztatu du David Nuñok.

