Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Autobusa, motel, baina iritsi da Hondarribira

Hiri autobusa inauguratu dute, urte askoko prozesu baten ondoren. 2007. urtean egin ziren lehen eskakizunak zerbitzu horren alde, PSE-EEren aldetik, eta azkenik, udal gobernuak zerbitzua martxan jarri du.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/02/27

Badira Hondarribiko hiri barneko autobusaren gatazkak baino gutxiago iraun duten telenobelak. Abian da jada autobusa, baina 10 urte inguru pasa behar izan dira errealitatea izateko. Behin behineko zerbitzua aurkeztu du Hondarribiko Udalak. Alkateak adierazi duenez, aurreikusten dute ekainean izango dela behin betiko zerbitzua martxan, baina orain, herritarrei zerbait eskaintzearren, gutxieneko zerbitzu bat jarri dute. 

2007. urtean jarri zuen Hondarribiko PSE-EEk Iosu Alvarez zinegotziaren bidez udaletxeko mahai gainean hiri barneko autobusa gauzatzeko proposamena, herriko mugikortasunaren alde. Harrezkeroztik, sozialisten programen barnean izan den afera izan da, eta etengabe eskatu izan diote udal gobernuari proiektua gauzatzea. Abotsanitzek ere, bere sorreratik eskatu izan du zerbitzua. Horren adibide da 2016. aurrekontuetarako egindako minibusaren proposamena, garai hartako udal gobernuak ezeztatu zuena.

Urte asko, mugimendu gutxi

Autobusaren prozesua ulertzeko, Mugikortasun mahaia aipatzea beharrezkoa da. EAJren legealdian sortu zen Mugikortasun mahaia, 2017. urtean. Haren sorreratik, elkarrizketa eta eztabaida eremu bat bezala aurkeztu zen, herritarrek herriko mugikortasun arazoak plazaratzeko, eta udala bizilagunen beharren jakitun izateko. Bertan, herritarrak, eragileak eta kolektiboak elkartu izan dira, besteak beste, eta hainbat jardueraren bidez, herriko gabeziak identifikatu ahal izan dituzte. Abotsanitzek eta EH Bilduk eratutako gobernuak mugikortasun mahaietik hiru puntu garrantzitsu markatu zituen: terrazen ordenantza, hiri autobusa eta aparkalekuen antolaketa. Lehenengo biak 2026. urtean jarri dituzte martxan, eta hirugarrena hastear dagoela adierazi du udalak.

Baina atzera begira jarriz, EAJk osaturiko gobernuak 2018. urtean minibusaren bideragarritasunarena azterketa bat egin zuen. Garai hartan Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak adierazi zuen Mugikortasun mahaieko lehen saioko (2017) puntuetako bat izan zela hiri autobusarena, eta hori bera bideragarria izango litzatekeen jakiteko, 2018ko urtarrilaren 25etik otsailaren 15era hainbat inkesta egin ziren herrian zehar. Ikastetxeetan egin zen adibidez, baina horrez gain, eskuragarri egon ziren BAZean, Hondartza kiroldegian, Saindua gaztelekuan edota Udal Liburutegian. Bitxikeri moduan, inkestaren parte hartzea sustatzeko, bizikleta bat zozketatu zuen udalak galdetegia bete zuten guztien artean.

Azterketa horren ondorioz, udaleko Ingurumen sailak ibilbide proposamen bat egituratu zuen, ikusi baitzuten hiri autobusaren eskaria presente zegoela herritarrengan. Lehen zirriborro horrek herriko hainbat puntu lotzen zituen. Egun dagoen ia ibilbide berbera egituratu zuen garaiko udal gobernuak, eta aste batzuk eman zizkien herritarrei ibilbidearen gainean proposamenak ezartzeko. Baina azkenean zirriborroak ez zuen aurrera egin, eta ez zen inolako lizitaziorik banatu autobusaren proiektua idazteko, eta, horrenbestez, hiri autobusaren egitasmoa geldiune batean geratu zen. Hortik aurrera, aurrekontuetan batu zuen EAJk hiri autobusaren proiektua, baina ez zen dokumentazio gehiagorik egin.

2021eko ekaineko Osoko Bilkurako aktak dioenez, “udalbatzak, aho batez, hauxe erabaki du: Hondarribiko udalerrian hiriautobuseko zerbifzta abian jartzeko espedientea hastea”. Ekainaren 24ko bilkura hartan lau udal taldeek baiezkoa eman zioten proposamenari, baina berriro ere, proiektuak ez zuen aurrerapausorik eduki. Abotsanitzen sarrerarekin, 2024ko irailaren 26an berriro ere aho batez erabaki zen hiri barneko autobusa martxan jartzeko memoria onartzea. Horrez gain, bigarren puntuan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzara
atxikitzeko proposamena onartu zuten udal taldeek. Harrezkeroztik, lanean izan da Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako udal gobernua, eta horren emaitza aste honetan inauguratu den autobusa izan da. 

Mugi txartela

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzara atxikiz, Hondarribiko hiri autobusak Mugi sistema erabiliko du zerbitzuan. Lehenengo egunean, izan dira autobusera kuriositateagatik igo direnak. Pilar Rodriguezen kasua da hori bera. “Mugi txartela erabili ahal izatea oso berri ona da, horrela ez gara beste txartel batekin ibiltzen hasi behar eta”. Igor Enparan alkateak, autobusaren aurkezpenean, azaldu zuen Mugi sistema ezartzeko prozesua luzea izan dela, eta hainbat bilera egin behar izan dituztela hori bera gauzatzeko. “Lurralde garraioarekin [Lurraldebus] konexioa egiteko aukera ere izango da. Jaizubiako, Mendeluko edo Amuteko bizilagun batek lurraldeko garraioa hartzen badu eta ondoren ontzi aldaketa egiten badu hiri barneko autobusera, ez du gastu extrarik izango”.

Hemeretzi geltoki ditu ibilbideak. Abiapuntua eta helmuga San Juan de Dios biribilgunean izango da. Bertatik, 07:10eatik 21:10eara, ordu erdiro aterako dira autobusak. Sabino Arana kaletik Korreoseko biribilgunera iristen da autobusa, lehenagotik Bidasoa etorbidetik eta osasun zentro albotik pasata. Martxoak 8 plazatik, goraka, Sainduako bidea hartzen du. Sainduan Muliatera jaisten da, eta bertan Kattalin Erauso kalea hartuz, Labrederko biribilgunera iristen da. Ondoren, Labreder kaletik joanda, Gabriel Aristi kalea igotzen hasten da autobusa, horrela hilerri alderantz joanez. Hilerrira iritsi baino lehen, eskubira bideratzen da, eta Domingotxoenea kaleko puntu altueneraino igo. Ondoren, Talaia institututik eta Bordari ikastetxetik pasata, Hondartza kiroldegira jaisten da, eta bertatik aurrera, Nestor Basterretxea, Donostia eta Harresilanda kaleetatik pasata, abiapuntura iristen da, azkenik Minasoroeta kaletik pasata. 

Lehenengo eguna

Lehenengo egunean bezero izan de Rodriguezek adierazi du oso ongi datorkiela Alde Zaharrean bizi diren pertsonei hilerrira igotzeko, edo baita ere kiroldegira hurbiltzeko. “Egia esan hilerria oso urruti dago jada urteak gainean ditugun pertsonentzat, beraz, eskertzekoa da zerbitzua”, esan du erabiltzaileak. Hilerrira ez ezik, Talaia institutura eta Bordari eraikinera doazen gazteek erabilgarri izango dute zerbitzua eskolara sartu baino lehen. “Gaur goizean gazte kuadrilla bat igo da autobusera, eta eskolara hurbildu dira. Lehenengo eguna izanik, ez zekiten orduan iritsiko ziren, baina azkenean, justu baina iritsi dira”, azaldu du autobus gidariak.

Hemeretzi geltokiak, baina, ez dira behin betikoak. “Estimazioetan oinarrituz egin dugu ibilbidea, beraz, hobekuntzarik edo aldaketarik behar bada, egingo dugu”, azaldu du alkateak. Horregatik, herritarren parte hartzea eskatzen du udalak, zerbitzuaren balorazioak transmititzeko. Horrez gain, behin betiko autobusaren iruditeria prozesu parte hartzaile baten bidez aukeratuko da; udalaren web atarian eskuragarri dago jada galdetegia.

Behin behineko autobusak hamabost eserleku ditu, eta gurpildun aulki batentzat edo haur orga batentzat lekua badu atzekaldean. Alkateak nabarmendu nahi izan duenez, behin behineko autobusa da oraingoa, behin betikoa fabrikazio prozesuan baitago oraindik. “Ekainean, behin betiko zerbitzua edukitzean, %100ean elektrikoa izango den autobus bat izango dugu”, adierazi du alkateak. Autobus horrek ez du karga puntu baten beharra izango, ibiltzen doan heinean energia sortu eta bere burua asetzen du eta. Baina %100ean elektrikoa izanik, errefortzurako autobus baten beharra izango du zerbitzuak, edozein ezusteko gertatuko balitz. Horretarako, orain behin behinean erabiliko den autobusa egongo da eskuragarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.