Aurreratu Elkarteak eta Kistes de Tarlov Elkarteen sinadura bilketa, Gaixotasun Arraroen Munduko Egunean
Gaixotasun Arraroen Munduko Egunaren baitan, jaioberrien gaixotasunak goiz detektatzeko legea onartzeko sinadurak bilduko dituzte Urdanibia plazan.
Bihar, hilak 28, Gaixotasun Arraroen Munduko Eguna izango da. Egunaren baitan, Aurreratu Elkarteak eta Tarloven Kisteen Elkarteak sinadura bilketa antolatuko dute Urdanibia plazan. Egitasmo honen bitartez, Jaioberrien Behaketarako Estatuko Legea onartzeko Legegintzako Herri Ekimena (LHE) babestuko dute. Lege honek jaioberrien gaixotasunak goiz detektatzea bermatuko du, baita lurralde osoan berdintasuna lortzea ere. 10.00etatik 13:30era bitarte egingo dute sinaduren bilketa.
Autonomia erkidegoen artean gaur egun ez dago parekidetasunik, eta oropoko probaren bitartez detektatzen diren gaixotasunen kopurua aldakorra da. Hortaz, lege honek onartzeaz gain, estatu osoan parekidetasuna egotea ere eskatuko dute.
Bestalde, udalak bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin, eta bihar gauean udaletxeko fatxada urdinez, arrosaz, berdez eta morez argiztatuko dute, Tarloven Kisteen Elkarteak hala eskatuta.

