Iraitz Arrospide eta Katherine Tisalema, azkarrenak Bidasoko Maratoi Erdian

Arrospidek 01.03.07 eta Tisalemak 01.13.30 egin dute 21 kilometroko lasterketa; 10 kilometrokoan, berriz, Iñaki Inda (00.32.00) eta (00.34.55) izan dira azkarrenak.

Iraitz Arrospidek eta Katherine Tisalemak sari gehigarria lortu zuten.Gipuzkoa Kirolak

Atzo, igandearekin, Bidasoko Maratoi Erdia eta 10 kilometroko lasterketa egin zituzten milaka korrikalarik. Eguraldia lagun, Irungo eta Hondarribiko kaleak jendez bete ziren. Goizeko 9:50ean 10 kilometroko lasterkarien txanda izan zen, eta 10:00tan, berriz, Maratoi Erdiarena. Kolon pasealekutik hasi, eta Urdanibia plazarainoko ibilbidea egin behar izan zuten bi modalitatetako korrikalariek. Maratoi Erdiaren kasuan, Iraitz Arrospide eta Katherine Tisalema izan ziren azkarrenak, 01.03.07 eta 01.13.30 gelditu zuten kronoa, hurrenez hurren. Guztira 1.710 korrikalarik hartu zuten parte 21 kilometroko lasterketan. 

Aurkezpen ekitaldian aurreikusitako markak hobetu dituzte Arrospidek eta Tisalemak. Hain zuzen, gizonezkoetan 01.05.00 eta emakumezkoetan, berriz, 01.16.00. Hori dela eta, txapeldunaren ohiko sariaz gain, biek ala biek sari gehigarria eskuratu zuten. 

10 kilometroko lasterketan, berriz, Diego Pascual eta Emilie Morier izan dira azkarrenak, 00.31.38 eta 00.34.55 egin zuten, hurrenez hurren. Distantzia laburreko lasterketak ere izugarrizko arrakasta izan du aurten ere. 740 korrikalarik egin dute Irungo kaleetatik barrena, 10 kilometroko ibilbidea. Hauek ere Kolon pasealekutik hasi ziren Mendelura arte, eta bertan buelta erdia eman eta Behobiatik Urdanibia plazarainoko bidea egin zuten.

Hona hemen bi lasterketetako emaitzak:

Maratoi Erdia

Gizonezkoak:

  1. Iraitz Arrospide: 01.03.07
  2. Andoni Acebedo: 01.05.19
  3. Ivan Manceñido: 01.05.35

Emakumezkoak:

      1. Katherine Tisalema: 01.13.30

      2. Maite Arraiza: 01.19.40

      3. Amaia Bouniol: 01.22.32

10km

Gizonezkoak: 

  1. Iñaki Inda: 00.32.00
  2. Patrick Laqueche: 00.32.17
  3. Gorka Olaeta: 00.33.49

Emakumezkoak: 

       1. Maike Cuenca: 00.39.49

       2. Itsaso Serrano: 00.40.06

       3. Irati Osa: 00.40.41

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.