Naiara Diez Manterola izango da 2026ko Alarde Publikoaren Komandantea
Azken urteetan, Alarde Publikoko Estatu Nagusiko Zalditeriaren laguntzailea izan da, eta 2026tik aurrera, Alarde Publikoko Komandantea izango da.
2026ko Alarde Publikoan aldaketa handiak izango dira agintarien artean. Iazko urrian, Patxi Perez Goñi 2026ko Alarde Publikoaren Jenerala izendatu zuten. Gaur iragarri dute aurtengo Komandantea: Naiara Diez Manterola. Orain arte, Alarde Publikoko Estatu Nagusiko Zalditeriaren laguntzailea izan da. Gainera, Iosu Bayo San Martin Alarde Publikoko Turutari berria izango da.

