Iruzur berri bat antzeman dute Hondarribian eta Irunen
Ustez Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak banatu dituzte bi herrietako postontzietan. Ertzaintzak adierazi du ikerketa abiatu duela.
Azken orduetan Hondarribiko eta Irungo bizilagunek iruzur baten berri eman dute. Hainbat etxeetako postontzietan Hendaiako trafiko isunak dirudienak agertu dira. Ertzaintzak adierazi du ikerketa abiatu dutela, iruzurraren egileak aurkitzeko xedearekin.
Postontzietan agertutako paperetan Hendaiako Herriko Etxeko armarria ageri da, eta horrez gain, Madrilgo abokatu bufete bateko logotipoa, baimenik gabe erabilitakoa. Horrek sinesgarritasuna gehitzen dio iruzurrari, baina Ertzaintzak adierazi du hori bera jasotzekotan, abisua pasa behar zaiela, eta inolaz ere ordaindu.
Matrikularik gabe
Gaizki aparkatzeagatik eragindako isuna dela adierazten du paperean, baina ez da autoaren edo motoaren identifikaziorik agertzen. Gainera, paper askotan jartzen du ustezko isuna 2023koa edo 2024koa dela.

