Ekologin, tokiko merkataritza herritarrengana heltzeko egitasmoa
Larunbatean, herritarrei egitasmoaren helburuak azalduko dizkiete hiriko zenbait txokotan, eta hiri-eredu inklusiboagoa eta jasangarriagoa lortu nahi dute.
Bidasoa Bizirikek hiri-eredu jasangarria eta inklusiboa du helburu, horretarako, Ekologin egitasmoa martxan jarriko dute. Egitasmo honek beren erosketa-erabakiek tokiko merkataritzan eta hiri-ereduan duten eraginari buruz hausnartzea du helburu. Horretarako, herritar bakoitzaren kontsumitzeko ohiturak eta ereduak aztertuko dituzte, betiere, tokiko ekonomia indartzeko asmoz. Hau guztia herritarrengana heltzeko Erosketa modua bideratuz, bizi garen lekua eraldatzeko lelopean, larunbat honetan, hilaren 21ean, Irun Street marketing ekintza egingo dute. Bertan, kanpainaren informazioa eta helburuak azalduko dituzte, baita hiri-eredu dinamikoago bat eraikitzeko dei egin ere.
Marketing ekintza honek hasiera emango dio kanpainari, 09:30ean hasi eta 14:00ak bitarte, hiriko hainbat txokotan izango dira. Karpa informatiboa Urdanibia plazan jarri (09:30-13:30), eta Merkalrunen (10:00-11:30) eta Zabaltza plazan ere izango dira (11:45-14:00). Bestalde, hilaren 28an, kontsumitzaileei zuzendutako tailer irekia egingo dute, Irun.market plataforma digitala hobetzeko proposamenak jasotzeko. Espazio praktiko eta kolaboratibo honek tokiko merkataritza eta herritarrak konektatuko ditu. Tailerra Commerce Labeko egoitzan antolatuko dute, eta 10:30etik 12:00etara izango da.
Nuria Alzaga Bidasoa Bizirikeko presidenteak azaldu duenez, kanpaina honek tokiko merkataritzaren alde egiteak gure ekonomia indartzeaz gain, hiri-eredu orekatuago, jasangarriago eta kohesionatuago baten alde egiten du. “Irun.market proiektua digitalizazioa hurbileko merkataritzaren zerbitzura jartzeko adibide argia dela”.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute formulario baten bitartez, kanpainako materialetan agertzen den QR kodearen bidez edo Bidasoa Bizirik-era deituta: 943 50 96 00.

