'Zure abenturaren bila' programak Indiako Himalaiara bidaiatuko du
Ana Zamorano bidaiariak Asian egindako esperientzia kontatuko du ostegun honetan, hilaren 19an, Amaia KZn 19:30etatik aurrera.
Zure abenturaren bila programak beste geraleku bat egingo du: Indiako Himalaia. Ana Zamorano bidaiariak Asiako mendietan barrena egindako bizikleta bidaiaz hitz egingo du ostegun honetan, hilaren 19an, Amaia KZn. Zehazki, Asiako iparraldeko Ladakh eskualdeko bi haranetatik egindako bidaia izango du hizpide. Bertan, glaziarrak, mendiak, bi erlijio, hainbat kultura eta topaketa handiak bertatik bizi izan ditu Zamoranok. Saioa euskaraz izango da, eta ordubeteko proiekzioaren ondoren, protagonistarekin solasaldi bat izango dute bertaratutakoek. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
Programa honek gonbidatuen bizipenak eta esperientziak kontatzen dituzte, abenturako irudien laguntzaz betiere. Hilean behin antolatzen dute saioa, eta orain arte antolatutako saioetan Antartika, mendi garaienak, eta bestelako esperientziak ezagutzeko aukera izan dute abenturazaleek.

