Heriotzari buruzko eztabaida, Kabigorrin
Heriotzaren kontzientzia soziala sustatzeko eta bizitza baloratzeko topagunea egingo dute ostegun honetan, hilaren 19an, 17:30ean.
Heriotza izango dute hizketagai ostegun honetan, hilaren 19an, Kabigorrin. Death Cafe heriotzari buruzko taldeak antolatutako hitzaldia heriotzaren kontzientzia soziala sustatzeko, bizitza baloratzeko eta heriotzaren tabua hausteko baliagarria izango da. Gainera, talde honek Osakidetzaren laguntza izan du antolatzeko. Saio honen berezitasunak kafea eta bizkotxoa dira, eta horiek hartu bitartean, heriotzaren gaia landuko dute. 19:30 hasi eta sarrera doakoa izango da, 15 lagunentzako tokia izango du Kabigorriko aretoak.
Death Cafe eredua Jon Underwoodek eta Sue Barsky Reidek garatu zuten, eta dagoeneko 4.000 saio inguru antolatu dituzte 40 herrialde baino gehiagotan. Osteguneko saioa ez da dolurako laguntza izango, ezta esperientzia pertsonaletarako tokia ere. Topaketa isilpekoa eta errespetuzkoa izango da, eta topaketatik ez dute ondoriorik atera nahi. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: 623 16 58 50 deituta edota bidasoazurekin@gmail.com helbide elektronikoan.

