Bertsotan ariko dira ostegunean, Kabigorrin
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehenengo fasearen baitan, Irungo Txingudi B eta Oiartzungo Basandrik taldeak ariko dira, 19:30etatik aurrera.
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa abiatu da, eta ostegun honetan, hilaren 19an, Irunera helduko da. Lehenengo faseko bertso-saioa izango dute Irungo Txingudi B eta Oiartzungo Basandrikm taldeek Kabigorrin, 19:30ean. Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Karlos Aizpurua Etxarte izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Saio honek gai-jartzaile bi izango ditu: Anne Izagirre eta Aitzol Goikoetxea.
Bertso-saioaren ondoren, bertsozaleek aukera izango dute bertan afaltzen geratzeko. Saiorako ez dute sarrerarik erosi beharko, doakoak izango dira.

