Inauterietako trafiko aldaketak

Larunbatean Alde Zaharran izango dira aldaketak eta igandean herri osoan zehar.

Inauteriek herriko kaleak hartuko dituzte asteburuan, eta, beraz, trafiko aldaketak izango dira. 

Larunbata 14: Kale Nagusia eta Arma Plaza 12:00etatik 01:30era bitarte itxitak.

Igandea 15: Desfilea dela eta:

    • Itsasargi kaleko biribilgunea: 10:00etatik aurrera, trafikoa Itsasargi kalera bideratuko da Foru kaletik irteteko.

    • San Kristobal eremua: 10:00etatik aurrera, trafikoa Harresilanda kalera desbideratuko da, Sabin Arana kalerako sarbidea eragotziz.

    • San Juan de Dios biribilgunea: 10:00etatik aurrera, trafiko-desbideraketak egingo dira Murrua kaletik, Hendaia kaletik eta Nafarroa Behera kaletik. 10:30etik aurrera, Sabin Arana kalerako trafikoa erabat debekatuko da.

    • Irun kalea: Desfilea Irun kalera iristean, trafikoa Bidasoa kalera desbideratuko da.
      Gabarrari biribilgunea: Trafiko guztia Santa Engraziara bideratuko da, San Juan de Dioserako pasabidea itxiz.

    • Santa Engrazia biribilgunea: Minasoroetarako trafikoa debekatuko da. Aurrez, Santa Engraziatik Zumardirako desbideratzeak itxiko dira. Desfilea Irun kalera iristean, trafikoa berriro zabalduko da erabat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.