Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Terrazen ordenantza: ulertu al du herriak?

Urtarrileko Osoko Bilkuran onartu zen terrazen ordenantza behin betiko. Hainbat kezka sorrarazi ditu aferak herrian, askotan, ezjakintasunak bultzatuta.

Gipuzkoa Plazako terraza bat.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/02/06

Herri bakoitzean badira polemikoak izan daitezkeen gaiak. Udalaren erabakien alde edo kontra, herritarrak aldarrikatzean, zurrumurruz betetzen da herria, eta askotan, egia zein den jakitea zaila izaten da. Azken boladan, terrazen ordenantza berriaren harira, hainbat kezka erakutsi dituzte hondarribiarrek, askoren esanetan, ezjakintasunak bultzaturik. Pasaden astean, urtarrileko Osoko Bilkuran onartu zen behin betiko Hondarribiko lehen terrazen ordenantza, eta horrek aldaketak ekarriko ditu herriko ostalaritzan.

Behar batek bultzaturiko prozesua izan da Estitxu Urtizberea Hirigintza eta Merkataritza eta Turismo zinegotziaren ustez. “Oposizioan ginenean jada detektatuta geneukan afera zen terrazena. Azken urteetan bizilagunen kexak areagotu egin dira, bai terrazek egiten duten kale okupazioagatik, eta baita ere bertan sortzen den soinuagatik”. Bizikidetza azken urteetan “zailagoa” bilakatu dela esan du Urtizbereak, “badira eta kasuak non jendeak ezin izan duen haien sotoetara sartu”, terrazek hartzen duten hedapena dela eta. Horregatik, udal gobernua osatzerakoan, Abotsanitzek eta EH Bilduk hasieratik erakutsi zuten terrazen ordenantza garatzeko asmoa.

Beste hainbat herritan, non ostalaritzak ere berebiziko garrantzia duen, terrazen ordenantzak aspaldi izan ziren idatziak. “Badira herriak non hiru edo lau ordenantza egin dituzten jada, eta guk oraindik ez genuen ezer”, azaldu du Urtizbereak. Zinegotziak esan du, bazegoela araudi txikiago bat Alde Zaharreko tabernei eragiten ziena, baina ez zela herri guztian zehar hedatutakoa, eta beraz, argi eta garbi oraingoa izango dela lehenengo araudi ofiziala. Prozesua hasteko, beste herrietako araudiak aztertu zituzten, eta bertako teknikariekin hitz egin zuten. “Argi utzi ziguten leku guztietan ez zela prozesu erraza izango”

Urtizbereak argi utzi nahi izan du “denok ditugula gustuko tabernak eta terrazak, denok erabiltzen ditugula”, baina ezberdina dela bakoitzak etxe azpian duen terrazarekin duen jokabidea. Azken urteetan, Portua auzoan gehienbat, bizilagunen ezinegona areagotu egin da, eta horrek antolatzera eraman ditu, soinuaren eta zikinkeriaren aurka. “Gai honen inguruan herrian izan dugun polarizazioa dela eta, oso garrantzitsua iruditu zaigu hasieratik bizilagunen eta tabernarien artean dagoen distantzia txikitzea, batak bestea entzun dezan, eta enpatiatik hasita bidea egitea”. Horregatik, prozesu parte hartzailean oinarritu dute ordenantzaren prozesua Urtizberearen esanetan, saio irekiak eginez, eta inplikatutako agenteak elkartuz.

Zertan datza?

Horrela, denbora aurrera joan ahala ordenantza garatzen joan dira. Baina, zertan datza zehazki araudi berriak? Urtizbereak hainbat puntu nabarmendu ditu: “Alde batetik, garrantzitsua iruditzen zaigu terrazen espazioari begira etxeetara sarbidea libre gelditzea, inorentzat oztopoa ez izatea. Bestetik, arazo funtzionalak dituzten kolektiboei irisgarritasuna bermatzea, eta, azkenik, tabernei eta udalari babes judiziala bermatzea. Lehen, araudi gabe, terrazak edonola jartzen ziren, baina orain, dena araututa, bakoitzak jakingo du ze espazio duen, eta ze dakarren hori bera edukitzeak. Tabernari batzuek azken puntu hau oso beharrezkoa ikusten zuten aspalditik”. Hiru puntu horiekin tabernarien eta bizilagunen arteko oreka bilatzen saiatu dira politikari eta teknikariak.

Zein da herritarrak ikusiko duen aldaketa handiena? “Lehenengo aldaketa nabarmena terraza bakoitzean mapa bat ikusiko dutela da, non ikusi ahalko den zer espazio bete dezakeen bakoitzak”. Horrez gain, taberna bakoitzak 2 metroko distantzia utzi beharko du pareten alboan, hori baita Espainiako estatuak arautzen duen gutxienekoa. “Ikusmen arazoak dituztenek eta makila erabiltzen dutenek, erreferentzia edifikatu bat behar dute, kasu honetan pareta izango litzatekeena”. Beraz, paretaren eta terrazaren artean 2 metroko distantzia egon beharko du. Badira kasuak non taberna ondoko espaloiak 2 metro baino gutxiago dituen, eta egun bertan terrazak dauden. Horiek, araudi berriarekin terraza zati hori galduko lukete. “Aparkaleku baten eta tabernaren artean gutxienez 270 zentimetro egon behar dira libre, irisgarritasun bidearengatik eta autoek 70 zentimetroko lekua behar dutelako atea irekitzeko”.

Pareta ondoko bi metroak errespetatuz, San Pedro kaleko ia taberna guztiek galduko lukete haien terrazaren zati handi bat. Horretarako, beste irtenbide bat aurkitu dute. “Ikusmen arazoak dituzten pertsonak haien makilarekin mugitzeko, lur podotaktilak jarriko dira San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan. Horrela, irisgarritasun bidea bermatzen dugu, eta bertako tabernek haien terrazak mantendu ahalko dituzte”, azaldu du zinegotziak. Horrez gain, hainbat eremutan larrialdietako ibilgailuentzako pasabidea utzi beharko dute. Hala nola, San Pedro kalean, lehen errepidea zen luzeran, edo Arma Plazako bi tabernen terrazen artean. Aldaketak ekaina aldean egongo dira ikusgai, orain tabernek terraza berriak jartzeko eskaerak sartu behar dituzte eta.

San Pedro kaleko Enbata jatetxearen ingurua, terrazen ordenantzaren aldaketekin.

Urtizbereak azaldu du tabernentzat alternatiba onenak bilatzen saiatu direla, eta oraingoz ez duela identifikatzen haren terraza osotasunean galtzen duen tabernarik. “Badira terraza zati bat galduko duten tabernak, gehien bat espaloi oso estuetan daudelako, baina badira ere terraza handitzeko aukera izango dutenak”. Iban Amiano, Portu auzoko Loretxu tabernako burua, ordenantza berriaz mintzatu da. “Nik bai uste dut ordenantza beharrezkoa zela. Abantaila batzuk ematen dizkigu, baina egoera konkretu batzuetan gaudenoi, kalteak ere”. Parte hartze bilera guztietara hurbildu zen Amiano, eta bere ustez, bilera horiek ez zuten beren funtzioa bete. “Lehenengo bilerara joan nintzen, eta bertan hainbat neurri azaldu ziren. Sei zortzi bilera ondoren, gauzak berdin jarraitzen dute, eta horrela erabaki dira jada. Hasieratik esan zidaten nire terrazaren zati bat kendu behar nuela, eta hori ez da aldatu; ez da aldatzeko asmorik egon”.

Tabernarien aldea

Amianok adierazi du 2020a geroztik, terrazak asko handitu direla, eta hori murriztea “beharrezkoa” zela. “Udalak hontan eskuhartzea eskertzen dut, noski, baina ez nolanahi”, esan du tabernariak. Prozesuari begira, Amianok uste du beti badagoela gauzak hobe egiteko modu bat. “Udalak ordenantza kalez kale antolatu du. Hau da, gu adibidez Almirante Alonso kalean gaude, eta kaleko denoi sartu gaituzte boltsa berean. Nire ustez, teknikariek guregana etortzeko esfortzua egin behar izan zuten, bakoitzaren neurriak hartzeko eta taberna bakoitzaren egoera ongi jakiteko”. Orain, araudia onartu ondoren, Amianok esan du teknikariak tabernaz taberna hurbilduko direla, egoerak azaltzera. “Baina orain dena erabakita dago. Bakoitzak bere egoera du, eta hori kontuan hartu beharreko zerbait zen”.

Bere kasuan, Almirante Alonso kaleko bost mahaiak kendu egin beharko ditu, bertako espaloia estua delako, eta irisgarritasun bidea utzi behar duelako. “Nire kasuan nik bost mahai horiek galduko ditut, baina behintzat Beleztarren Markes kaleko mahaiak mantentzen ditut, bertan bide podotaktila jarriko delako. Baina, ni baino aurrerago dagoen Hamabost jatetxeak terrazaren zati handi bat galduko du, eta gelditzen zaizkion mahaiak toldotik kanpo izango dira. Eguzkia bada, ongi, baina euria denean? Ezingo du terrazarik jarri”. Amianok azaldu du Almirante Alonso eta Zuloaga kaleak baldintza berdinetan jarri dituztela ordenantzan, bietan errepide ondoan terrazak baitaude. Bere ustez, hori ez da bidezkoa, Zuloaga kalean jende jario handiagoa baitago. Horrez gain, Matxin de Arzuko egoera “zentzugabea” dela adierazi du: “Matxin de Arzu kalean hainbat tabernek haien mahaiak kendu edo mugitu egin beharko dituzte, pareta libre edukitzeko, baina aurrerago joanda, badira komertzioak haien produktuak paretaren kontra dituztenak. Hor ikusmen urria duten pertsonek zer egin behar dute? Terrazen ordenantza onartzen bada, denentzako izan behar da, bai tabernentzat eta baita ere komertzioentzat”.

Komertzioen eta tabernen arteko ezberdintasunaz gain, Amianok Hondarribiko auzoen artekoa nabarmendu nahi izan du. “Badira Portua ez diren auzoak non taberna batzuek haien terrazara joateko errepide bat gurutzatu behar duten. Hori ez da legala, baina seguru aski horrela izaten jarraituko du. Ni pozten naiz, terraza horiek erabili ahalko ditugulako, baina Portuan jartzen da fokua askotan, eta horrekin batera kalteak datoz”. Ordenantza berriak kalte handiak ekarri ditzakeela adierazi du tabernariak. Terrazak kenduz, eskaria gutxiagoa izango da bere ustez, eta beraz, eskaintza ere txikitu egin beharko dute. “Nik ezin ditut nire langile guztiak mantendu hamahiru mahaietatik bost kentzen badizkidate. Era berean, nik behintzat, herriko komertzio txikietan erosten ditut lehengaiak askotan, beraz, erosketa horiek ere murriztu beharko ditut. Ni bezala Hondarribiko taberna gehienek; beraz, tokiko ekonomian ere hori nabaritu beharko litzateke”.

Urtizbereak aipatutako puntu bat tabernek jasoko duten babes judiziala izango da, eta hori abantaila bat dela uste du Amianok. “Nik ezarrita baldin badaukat zein den nire espazioa eta nola antolatu behar ditudan nire mahaiak, bertan gertatzen den edozer gauzetarako babes hori badaukat, eta hori oso ongi dago. Beharrezkoa iruditzen zitzaidan”. Garrantzitsua iruditzen zaio Amianori bizilagunen eta tabernarien arteko elkar ulertzea sustatzea, tabernariak kontziente dira eta batzuetan gauzak ez dituztela ondo egiten. “Herrian baditugu kale txiki asko, non tabernariek gure materiala uzten dugun, jendearen sotoen ondoan edo bidea oztopatzen. Hori arautu beharra dago, ezin dugu eta jendearen egunerokoan oztopatzen egon. Horregatik araudiak baditu bere argiak, baina esan bezala, egiteko modu hobea bazegoen nire ustez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.