Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Emma Larreta Alegre, Hezitzailea

"Emakume bat berreraikitzea familia bat berreraikitzea da"

Bidean indarkeria matxista pairatu duten emakumeei gune seguru eta intimoa izateko proiektua da. Bigarren urtez, Emma Larreta Irunen izango da hainbat saio dinamizatzen.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/02/06

Bidean proiektuak indarkeria matxistaren biktimak elkartzen ditu, emakumearen berreraikitze prozesua egunez eguneko lanketa delako. Bizipenak elkarbanatuz etorkizuna eraikitzen lagunduko die Larretak Irunen egingo dituen hainbat saiotan.

Zer dela eta sortu zenuen Bidean proiektua?

Bidean proiektua nik sortutako proiektu bat da, nik neuk jasandako eraso matxistaren ondoren sortu nuena. Diru laguntza guztiak jaso ondoren, konturatu nintzen indarkeria matxistaren biktimak izan garen emakume asko ez garela edozein testuingurutan pertsona irekiak izateko gai. Argi nuen aurrera egiteko eta sendatzeko giroak emakumeen artekoa izan behar zuela.

Proiektu honen bitartez bilatzen duguna da aurrera egitea, heztea eta berreraikitzea. Beti ere, inolako kanpoko presiorik eta epe luzeko helbururik gabe. Konturatu naiz hori dela emakumeak bere giroan aurrera egiteko modu eraginkorrena. Ez dira presiopean sentitzen. Berdintasuna da nagusi, eta ez dago beren arteko epairik. Honek asko laguntzen du aurrera egiten. Oso harro nago egindako guztiagatik.

Zenbat urte daramazu Bidean proiektuarekin?

Duela ia hiru urte sortu nuen. Hainbat talde ditut zonalde askotan, eta garapena sekulakoa izaten ari da. Proiektua finantzatzea zaila da, instituzioen sentsibilizazioarekin lotuta baitago. Indarkeria matxista jasan duten emakumeak ez dira ateak jotzen arituko edo laguntza bila joango. Gune segurua eta intimoa erraztu behar diegu beren esperientziak konta ditzaten. Nik sentitzen dut onura inbertsioa baino handiagoa dela, emakume bat berreraikitzea etxe edo familia bat berreraikitzea da. Ama hobeto dagoela ikusten dutenean, konfiantza eta irribarrea duen emakumea denean, etorkizunari begira jartzen da, eta helburuak eta ilusioa ditu. Poztasun horrek etxe osoan du eragina. Emakume hauen seme-alabek esaten didate: «Eskerrik asko nire ama berriro ama egiteagatik». Emakume hauek birsortzen ari dira, lan munduan birgizarteratzen ari dira.  

Emakumeak oso harro daude zuk egindako lanaz, baina zein da emakume horien lehenengo esperientzia?

Lehenengo urratsa emateko ausarta izan behar da. Ez dugu ahaztu behar emakume hauek ezezagunak diren beste emakume batzuengana doazela, eta beren esperientzia kontatu behar dutela. Gaizki sentiarazten dituen bizitzaren zati bat kontatzera datoz. Hasieran, emakume batzuk ez dira jarraitzeko gai, oraindik ez daudelako horiei buruz hitz egiteko prest. Lehen saioko beldurrak pasa ostean, gehienek jarraitzen dute. Ezin da imajinatu zer nolako emakume ausartek osatzen duten proiektua.

Bidean ez da bakarrik Irunen egiten, beste herri batzuetan ere egiten den proiektua da. Zergatik erabaki zenuen Irunen ere lantzea?

Bai, beste hainbat talde ditut. Hasierako taldea Arratiakos (Bizkaia) da. Harreman oso ona dut Irungo hiriarekin. Txingudi Elkarte Feministaren aitzindariak emakume apartak dira, oso bereziak dira. Zaratarik egin gabe, eraldatzeko gai dira emakume horiek. Azken batean, horiek dira balio dutenak. Udalak ez die bestelako laguntzarik ematen. Irun kulturalki garapen handia duen hiria da. Irungo egoeraren jabe nintzen, eta banekien talde honen beharra zuela hiriak. Hortaz, Txingudiko Elkarte Feministak laguntza hori lortu zuen, eta asko bultzatu zuen nire proiektua.

Bidean zure kabuz egindako proiektua da, beste norbaiten laguntzarik jasotzen al duzu?

Nik bilerak kudeatzen ditut, dinamizatzailea naiz. Hitzaldiak prestatzeaz gain, emakume bakoitzaren jarraipena egiten dut. Gainera, Txingudi Elkarte Feminista eta bestelako elkarteen laguntza jasotzen dut, proiektua finantzatzeko ezinbestekoak dira eta. Erantzukizuna instituzioena izan beharko luke emakume gehiagotara heltzeko. Proiektu hau ez da pintura tailer bat, non 70 emakumek izena ematen duten. Emakumeak zugana hurbiltzeko lana zurea da, ez beste inorena. Bidean proiektuaren helburua ez da beste zerbitzu bat ordezkatzea. Horien lana ere eskertzekoa da, bikainak dira. Bakoitzak bere bizipenak eta berezko kodeak ditu, kanpotik hauek ulertzea eta lantzea ezinezkoa da ez dituzulako horiek lehenengo pertsonan bizi.

Esperientziek laguntzen dute.

Hori da. Bizitzak berak elikatzen du, gure arteko loturak sendotzen gaitu. Ez dugu gure arteko ezaugarri komunik, baina gure arteko loturak elkar zaintzen gaitu. Biolentziaz beteriko bizitzak batzen gaitu, lotura oso sendoa da. Bizitzaren ikuspuntu desberdinak ditugu.

Lotura oso sendoa izanagatik ere, zure ustez gaiak behar duen oihartzunik al du?

Ez. Lotura oso sendoa da, zure bizitzan eragina du. Arazoa da ez duzula elkarren arteko lotura goraipatzeko askatasunik. Askatasuna askotan lantzen dugu, baita erruaren gaia ere. Erasotzaileak ezkutatu behar du. Gu hiltzen saiatu dira, jo gaituzte, baina orain zer? Ez dugu ezkutatu behar. Errua gure gainetik kendu behar dugu, ez da gure errua izan. Gizarteak lan handia egin dezake.

Hau esanda, esango zenuke gizarteak aurrera egin duela, edo berdin jarraitzen al du?

Oso harro esan dezaket egunero neure burua eta gizartea hobetzeko urratsak egiten ditudala. Nik badakit inurrien lana eginez, ahal dudana hobetzen lortzen ari naizela. Ezin dut gehiago egin, nire proiektuan konfiantza handia daukat eta norberak gutxinaka-gutxinaka gizartea garatzeko urratsak ematen baditu, lortuko dugu. Zuk gauzak ondo egiteko ardura baduzu, ingurukoengan eragina izango duzu, eta txikitasunetik handitasunera gizartea hobetuko dugu. Mugi zaitezte, gauza handiak lor ditzakegu denok elkarrekin.

Bidean proiektua saioez harago doan lanketa bat da. Eguneroko lana al da zuretzat?

Harreman zuzena mantentzen dut emakume guztiekin, 24 orduz. Sekulako mezuak bidaltzen dizkidate. Gaizki daudenean berehala hitz egiten dugu, nahiz eta aurrez aurre ez egon. Lotura oso sendoa dut haiekin. Horregatik gustatuko litzaidake inguruko udalek ere proiektu honen alde egitea. Gutxieneko inbertsioa eskatzen du, eta sekulako onurak ditu gizartea hobetzeko. Zeharka bada ere pertsona guztiengan du eragina.

Ez duzu saioak non egingo diren zehaztu nahi izan. 

Bai, hori da. Irunen izango da, interesa duenak nire sare sozialetatik edota webgunetik idatzi dezake. Laster hasiko ditugu saioak, hilabete honetan. Lehenengo urteko saioen jarraipena izango da, talde bera mantenduko dut. Hala ere, orain arte egon ez den emakume batek interesa badu, saioetan parte hartu dezake, arazorik gabe. Onena iristeke dago, emakume horiek etxetik atera behar dute eta Bidean proiektuaren parte izatera animatzen ditut. Beti norbait prest egongo da besteen bizipenak entzuteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.