Eguzkik San Lorentzoko proiektuaren atzerapena salatu du
San Lorentzoko urmaela handitze-lanak geldirik daudela salatu du, 2014an proiektua ezbaian dago eta ordutik bi aldiz iragarri dituzte obren lizitazioak.
Artiako ubidea birmoldatzen ari dira, eta astelehenean, hilaren 2an, Sara Aagenesek esan bezala gutxi falta da proiektu osoa bukatzeko. Proiektu honek uholdeetan babesa bermatuko, ingurumena hobetuko, paisaia integratuko eta oinezkoen pasealekua eta bidegorria luzatuko ditu. Honekin batera, Sara Aagenesek, Espainiako hirugarren presidenteordeak, San Lorentzoko urmaelaren proiektua aipatu zuen. “Proiektu horrek gauzatu gabe jarraitzen du, azken urteotan obrak bi aldiz esletu diren arren”, salatu du Eguzkik.
Sara Aagenesek proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen astelehenean, eta urmaelaren handitzea bi fasetan egingo dute. Lehenengo fasearen hasiera laster izango dela aurreikusi dute. Mendelu errekako bokala marearen arabera egokituko da, eta Hondarribirainoko eta Amuterainoko oinezkoentzako eta bizkletentzako pasabidea egingo dute. Bigarren fasean, berriz, San Lorentzoko urmaela bera handituko dute. Hala ere, oraindik ez dute hasiera data ezarri bigarren faserako.
Ekologistek argi dute, Eusko Jaurlaritzak 2014an erabakitakoa ez dutela bete. Garai hartan, San Lorentzoko urmaela handitzea “premiazko lehentasunezkotzat” joko zutela argi adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak. 2022ko otsailean, Arantxa Tapiak obren lizitazioa iragarri zuen, eta aurreikuspenen arabera 2022ko udan lanak hasiko zirela gaineratu zuen. Handik urtebetera lanen bigarren lizitazioa iragarri zuten, eta bigarren saiakera honetan, handitze-lanak 2024ko urtarrilean hasiko zirela iragarri zuten. “Alabaina, geroztik bi urte pasa dira, eta bi urte hauetan proiektua zer egoeratan dagoen jakiteko modurik ez dugu izan”, adierazi du talde ekologistak.
San Lorentzoko urmaelaren proiektua “presa handirik gabe” hartzen duen proiektuetako bat da, Aia eta Orio arteko lursailetako Motondo errekako proiektuarekin batera. Ministroak hezeguneei buruz duen diskurtsoa ona da; errealitatea, berriz, oso bestelakoa da. “Instituzioen aldetik ez dago hezeguneak leheneratzeko eta handitzeko esku-hartze irmorik”. Eguzkik argi eta garbi adierazi dute proiektuak gutxi diren arren, atzerapenak izugarriak direla.

