Biok Txingudik Sortzen taldearen aurka jokatuko du larunbatean
Biok Txingudi lehiaketatara bueltatuko da, eta erronka zaila izango du larunbatean, hilaren 7an, 16:00etatik aurrera, Plaiaundin.
Bi asteburuko atsedenaldiaren ondoren, Biok Txingudi lehiaketetara bueltatuko da. Larunbat honetan, hilaren 7an, Sortzen taldearen aurkako norgehiagoka izango du Plaiaundin, 16:00etan. Partida zaila izango da, baina azkenengo partidetan erakutsitako garapenaren ondorioz, jokalariak gogotsu daude. Eibarrek eta Bera Berak osatzen duten Sortzen taldea, egun, sailkapeneko hirugarrena da. Hortaz, lehia handiko partida izango dute Txingudiko emakumeek.
Emakumeen partida ez da larunbatean Plaiaundin jokatuko den bakarra. 16 urtez azpiko taldeak Gaztedi taldearen aurka jokatuko du, 10:30ean. Euskal Ligako tituluaren lehian jarraitu nahi baldin badute irabaztea ezinbestekoa izango da. Gabiria Txingudi/Baztan 18 urtez azpiko taldeak ere norgehiagoka izango du asteburu honetan. Bilbon jokatuko dute larunbatean Uni Bilboren aurka, 15:45ean.

