ACUBIk akordio berria sinatu du Hondarribiko Udalarekin
Ordutegi malguagoak edukiko dituzte hemendik aurrera, eta kontsumitzaileei zerbitzu irisgarriagoa eskainiko diete.
ACUBIren Hondarribiko bulegoa ACUBIk Kasino Zaharrean duen arreta zentroak ordutegiak zabalduko ditu. Hori ez ezik, kontsumitzaileen beharretara hobe egokitzeko konpromisoa hartu dute, eta irisgarritasuna bermatzeko apustua egin. Hori dena akordio berri baten bidez hitzartu dute ACUBIk eta Hondarribiko Udalak.
Otsailaren1 10etik aurrera, arreta astearte arratsaldez (16:00-19:00) eta ostegun goizez (10:00-13:00) eskainiko da. Martxoan berdin jokatuko dute. Horrez gain, ordutegitik kanpo kontaktua egiteko acubi.hondarribia@gmail.com helbidea eta 688763496 telefonoa daude eskuragai.

