Zilarra eta brontzea Kluben arteko Euskadiko Txapelketan Super Amara BAT taldearentzat
Emakumezkoetan bigarren postua eskuratu dute, eta gizonezkoek, berriz, hirugarren amaitu dute asteburuko Euskadiko txapelketan.
Pasa den asteburuan, Euskadiko Kluben arteko Txapelketa jokatu zuten. Bertan, Super Amara BAT taldeak emaitza txalogarriak eskuratu zituen. Emakumezkoetan, Euskadiko bigarren klub onena izatea lortu zuten bidasotarrek, zilarrezko domina eskuratu ondoren. Gizonezkoak, aldiz, hirugarrenak izan dira. Bi kategoriatan kirolari ugarik bere marka pertsonalak lortu zituzten eta diziplina askotan goraipatzekoa da egindako lana.
Asteburu honetako txapelketa asteburu honetan jokatuko duten Espainiako 23 urtez azpiko Kluben arteko Txapelketa jokatuko dute Sabadellen (Herrialde Katalanak). Bertan, Super Amara BAT taldeko hainbat kirolari egongo dira. Gainera, kluben arteko Gipuzkoako 16 urtez azpiko Txapelketa izango dute Donostian eta jaurtiketa luzeko Euskadiko Txapelketa egingo dute Durangon (Bizkaia).
Begisareri aitortza
Gabonetako Krosa atletismotik harago doa. Solidaritateak badu tokia, eta urtero elkarte batek izen-ematearen dohaintzak jasotzen ditu. Aurtengoa, Begisare elkartearentzat izan da, eta guztira 1.100 euroko txekea jaso du. Txekearen banaketarekin hamaikagarren Gabonetako Krosa bukatutzat eman dute.

