Zaisa Txingudi denboraldiko bigarren zatia hasteko prest
Etxean hasiko du bigarren itzulia larunbatean, La Unica B taldearen aurka; garaipena ezinbestekoa izango dute igoera postuetan jarraitzeko.
Zaisa Txingudi denboraldiko bigarren itzulia ekiteko prest dago, eta La Unica B taldearen aurkako lehia bigarren zatiko lehen partida izango da. Etxean jokatuko dute, Plaiaundin, eta norgehiagoka larunbatean izango da, 16:00etan. Puntu gosez daude mugaldekoak, eta igoera postuetan jarraitzeko ezinbestekoa izango dute garaipena.
Egun, hirugarren dago Txingudi sailkapenean 28 puntu eskuratuta. Bederatzi puntura du bigarren sailkatua, Zornotzako Urgozo taldea. Lehen itzuliko partidan ez zuten partida egokia jokatu, eta garaipena lortzea oso garrantzitsua izango da.
Harrobiak ere partidak izango ditu. Talde guztiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Larunbatean, 14 urtez azpikoen taldeak Hernanin jokatuko du 10:00etan; 18 urtez azpikoek Lekarozen (Nafarroa) izango dute hitzordua, 11:30ean, eta jokatzen azkenak, 16 urtez azpikoak izango dira, 12:30ean Getxon (Bizkaia). Igandean, berriz, eskolako taldeak Hernanin arituko dira, 10:30etatik aurrera.

