Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Odola ematea erraza bezain salbagarria da

Pio Baroja BHIko Batxilergoko bigarren mailako ikasleen giza fisiologiako irakasgaiko proiektuaren barruan, gazteengan odola emateak duen garrantzia landu dute, eta Gipuzkoako Odol Emaileen laguntza izan dute proiektua lantzeko.

Institutuko gimnasioan egin dute odol kanpaina.Gorka Correyero Llamas
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/01/23

Odola ematea, bizitzak salbatzea da. Pio Baroja BHIko Batxilergoko bigarren mailako Giza Fisiologia ikasgaiko  ikasleek gazteengan odola ematearen garrantziaz kontzientziatzeko odola emateko saioa antolatu zuten astelehenean, hilaren 19an, institutuan bertan. Asier Berrocal Giza Fisiologiako irakasleak gazteek izan duten prestutasuna nabarmendu du.

Proiektu berri batek beti dakar buruhaustea. Hala ere, ez dute lan askorik egin behar izan ikasleek, Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearen laguntza izan baitute. Hortaz, ikasleen lana antolakuntzakoa izan dela azaldu du irakasleak. «Ikasleak hiru taldetan banatu dira, bakoitzak zeregin zehatza izan du». Odol kanpainaren berri ematea zen asmoa, eta horretarako, posterrak, triptikoak eta bideoak prestatu dituzte. 

Kanpainaren egunean bertan, ikasleak ere bertan aritu ziren xehetasun guztiak kontrolpean izaten. Kanpaina irekia izan da, eta 30 pertsona inguru bildu ziren odola ematera institutuko gimnasioan, 16:30etik 19:30etara. Ikasleekin batera Osakidetzako medikuak eta erizainak izan ziren. «Egun bateko kanpaina berezia izan da gurea, ezohikoa».

Kanpaina egun bakarrekoa izan arren, irakasleak gogorarazi du Irungo anbulatorioetan odola emateko aukera izaten dela. «Gripearen eragina handitu zen, eta horrek Eguberriekin bat egin zuenez, odol erreserbak bukatu egin dira». Edozein odol mota ongi etorria da, baina batez ere, A+, 0+ eta A- odol motetan jarri dute arreta, herritarren %80ak baino gehiagok du odol mota horietako bat. 

Odola ematea: guztion lana

Odola ezin da fabrikatu, eta behar duenari eman behar zaio. «Odola ateratzea erraza da, ez da larria», adierazi du Berrocalek. Hori bai, orratzaren fobia duenak arazoak izan ohi ditu. «Normalean 40 urtetik gorako jendea ikusi izan dut odola emateko kanpainetan», gehitu du. 18 eta 40 urte artekoen hutsunea sumatzen du, «kostatzen zaie». Astelehenean lortutako odol kantitatea oso garrantzitsua izan zen, eta argi dute hurrengo urtean ere kanpaina berriz ere egingo dutela. 

Denbora oso garrantzitsua izango da hurrengo ikasturteko kanpaina antolatzeko. Aurtengo emaile gehienak ikasleen senideak eta gertukoak izan dira. Deialdia irekia izan da, 18 eta 65 urte bitartekoentzat. «Ikasle askok ezin dute odola ematerik izan, adingabeak baitira», zehaztu du irakasleak. Adingabeak izan arren, proiektuarekin pozik da irakaslea, «ikasleek oso jarrera ona erakutsi dute». 

Eguneko balorazioa egiterako garaian kontuan eduki duten faktore nagusiena ordutegia izan da. Aurten arratsaldez egin dute odola emateko saioa, baina irakasleak uste du goizez eginda jende gehiago biltzeko gai izango direla. «Goizean irakasle eta ikasle gehiago daude institutuan», esan du Berrocalek. Orain, ikasleek balorazio-orria bete beharko dute, eta kanpainari buruzko bideo bat egin proiektua ebaluatzeko. «Odolak bizitzak salbatzen ditu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.