Korrika batzordea urtarrilaren 30ean bilduko da
Korrikaren harira herrian egingo diren egitasmoak antolatzea dute xede.
20. Korrika, 2017koa, Hondarribian. Korrika hurbiltzen hasi da, eta Korrika batzordea jardunean dago. Horregatik, urtarrilaren 30ean berriro geldituko da taldea. Herriko eragile eta pertsona oro gonbidatua dago bertaratzera. Liburutegiko gela anitzean egingo dute, 18:30ean.

