Hilabete honetan Cristina Labordak Anzaran auzoa bisitatuko du
'Alkatea auzoetan' egitasmoaren barruan, alkatea Anzaraneko bizilagunekin egongo da datorren ostegunean, hilaren 29an.
Cristina Labordak Anzaran auzoa bisitatuko du hurrengo ostegunean, hilaren 29an. Alkatea auzoetan egitasmoaren barruan, hilabete honetan Anzarango bizilagunekin hitzordua egingo du. Datorren ostegunean, 17:00etan auzoan zehar ibiliko da, eta 19:00etan auzo-elkartearen egoitzan auzotarrekin bilduko da. Udalaren webgunean espazio bat egokituko dute auzotarrek beren proposamenak eta iradokizunak helaraz ditzaten. Auzo bakoitzari aste bat esleituko zaio, eta auzo berri bakoitza bisitatu eta gero formulario bat aktibatuko da.
Behobian, Urdanibian, Lapitze-Elitxun, San Migelen, Arbesen, Santiagon, Alde Zaharra-San Juan, Anaka-Puianan, Larreaundin, Dunboan, Katean eta El Pinar-ren egon da hilabeteotan. Azkena El Pinarren izan zen, azaroaren 29an, eta alkateak bertako auzotarren iradokizunak jaso zituen. Bizilagunen eskaerak honako hauek izan ziren: oinezkoentzat arriskua sortzen duten adarrak inaustea, txakur-parke baten bideragarritasuna aztertzea eta El Pinar eta Vera de Bidasoa kaleen argiztapena hobetzea.

