Bidasoko eskualdea presente egon da Fitur Azokan
Irugurutzetako Labeen proiektua aurkeztu dute, eta Irunek eta Hondarribiak beren ondarea balioan jarri dute.
Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokan presente izan da Bidasoko eskualdea. Irunek eta Hondarribiak beren aukerak aurkeztu eta lurraldearen potentzial turistikoa ezagutarazteko aukera izan dute. Aurten, Irugurutzetako Labeen proeiktua aurkeztu dute, balio historiko eta industrial handiko ondare-baliabidea. Egun, interpretazio zentroa eraikitzen ari dira, eta zentro horrek bost erakusketa-eremu izango ditu. Nuria Alzaga Bidasoa Bizirik-eko presidenteak oso balorazio positiboa egin du.
Azken datuek erakusten dute Bidasoko eskualdeak joera positiboa izan duela. “FITUR erakusleiho estrategikoa da Bidasoaren potentzial turistikoa erakusteko, beste helmuga batzuekin esperientziak partekatzeko eta eskualdea erakargarri, jasangarri eta sektorearen eskaera berriei erantzuteko prest dagoen lurralde gisa kokatzen jarraitzeko”. Bilakaera positibo hori hotel-okupazioaren datuetan ere islatzen da, eta tasa-orokorra %79,72koa izan da. Hondarribian, adibidez, %72,80koa izan da.

