Bidelaguntza programaren izen ematea zabaldu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, elkartegintza sakontzeko programak jarriko dituzte abian.

Bidelaguntza programako partaide batzuk.

Partaidetza eta ekintza komunitarioan sakontzeko eta elkartegintza indartzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Bidelaguntza Programa garatu du Hondarribiko Udalak. Prestakuntza ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. “Hondarribiko elkarteei, herritar taldeei eta eskualde mailan elkarlanean ari diren elkarte sareei bideratuta dago, haien eguneroko jarduna sendotzeko eta komunitatean duten eragina indartzeko tresna praktikoak eskainiz”.

Prestakuntzak bost ikastaro jasotzen ditu:

1. Proiektu komunitarioak garatzeko gakoak
2. Talde osasuntsuak
3. Talde eraginkorrak
4. Elkarteen betebehar legal eta fiskalak
5. Taldeen lana errazteko konponbide digitalak

Ikastaro guztiak doakoak izango dira, aurrez aurreko eskainiko dira, eta izaera teoriko-praktikoa izango dute. Prestakuntza bakoitzak bi saio izango ditu, 2 eta 4 ordu arteko iraupenarekin. Izen-ematea zabalik da urtarrilaren 30era arte, partaidetza-berdintasuna-adm@hondarribia.eus helbidera idatzi edo 943 111 239 telefonora deituta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.