'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna, Amaia KZn
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira protagonista, eta bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean, 16:00etan eta 18:30ean.
Katxiporretaren Zerua lapurtu dute ikuskizunak Amaia KZko eserlekuak beteko ditu. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek bi emanaldi eskainiko dituzte larunbat honetan, hilaren 24an. Lehenengoa 16:00etan izango da, eta 18:30ean. Azken sarrerak udalaren webgunean erosi daitezke, 5,65 euroan. Zerua eta izarrak berriro aurkitzeko bidaia bati ekingo diote protagonistek, eta haurrak irrikaz daude zer gertatuko zaien jakiteko.

