Roge Blasco kazetaria, 'Zure abenturaren bila' programaren hurrengo protagonista
Hitzordua bihar izango da Amaia KZn, 19:30ean; eta Roge Blascok 42 urteko ibilbidea errepasatuko du.
'Zure abenturaren bila'. Zeelanda berria Zure abenturaren bila programak beste hitzordu bat izango du bihar, hilaren 22a, Amaia KZn. Saioa 19:30ean hasiko da, eta protagonista Roge Blasco kazetaria izango da. 42 urte abenturen eta bidaien berri ematen izango da, eta bertan urteotan bidaiariei eta abenturazaleei egindako elkarrizketak azalduko ditu. Dr. Livingstone, supongo EITB 2 katean proiektatuko den telesailaren azken programaren laburpena proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte.
1984tik pertsona ugari elkarrizketatu ditu: kontinenteak gurutzatu dituzten txirrindulariak, itsaso guztiak zeharkatzen dituzten baleontzietako kapitainak, globo pilotuak… 2023 urtera arte hainbat programatan aritu da, eta egun, Euskadi Irratiarekin kolaboratzen du. 2010. urtean Espainiako Elkarte Geografikoaren saria irabazi zuen, baita 2022ko Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren sari berezia ere.

